
Dan (Steve Carrel), tokian tokiko aldizkari batean zutabe bat idazten du, hildako emaztearen oroipenarekin bizi da eta bere hiru alabak zaintzeaz baino ez da arduratzen. Bere bizitza zeharo aldatuko da Marie (Juliette Binoche) ezagutzean, azkeneko hau bere anaia txikiaren nobia da.
Rolling Stoneko Peter Traversek "Erabat dibertigarria eta hunkigarria" dela eta Carrelek bere "talentuaren beste alde bat" erakusten digula esango zuen. New York Timeseko A.O. Scottek Carrelekin ados egongo zen eta filmea ikustera gonbidatuko gintuen "sorpresa atsegina" izango genuelakoan. Beste zine-kritiko askok antzerako gauzak esango zituzten Dan in real liferi buruz, neuk gainera dezakedan gauza bakarra zera da, beraiekin erabat ados nagoela. Beraz, ahal duzuenean, filmea ikusi eta gozatu





