
Spanglish, gaztelera eta inglesa nahastatzean sortzen den hizkuntza da, eta munduan miloika pertsonak hitz egiten dute. AEBetako etorkin askok ere egiten dute berba Spanglishez, hara hor gaurko filmeetako baten izenburu eta istorioaren funtza.
Spanglish Californian bizi diren etorkin mexikar biren istorioa kontatzen digu. Flor (Paz Vega) AEBtara gurutzatzen du bere alabatxoarekin, honentzako bizitza hobeago baten bila.
Flor L.A.ko kolonia latinoan instalatuko da, eta berton urteak emango ditu irten gabe, Claskyek etxeko beharrak egiteko kontratatzen duten arte. John eta Devorah Clasky (Adam Sandler eta Tea Leoni) momentu txar bat pasatzen ari dira, gizona aita ezinhobea eta txef prestigiotsua da, emakumea, aldiz, diseinu enpresa batetan zuen lana galdu berri du eta identitate-krisi batetik gertu dago. Lan gabe Deborahk ez du aurkitzen bere urduritasuna familiatik kanpo neutralizatzeko tokirik, eta gainera seme-alabak bere idealizazioetara moldatzen saiatuko da. Deborahren amak, alabaren barne-egoeraz jakitun alaba laguntzen saiatuko da, nahiz eta honek ez dion kasu handirik egingo. Uda helzean familiak etxe bat alokatu eta bertora joango da Flor eta honen alaba eramanik. Azkeneko biak familiaren bizitzan sartuko dira eta Deborahk Florren alaba, Cristina, bere babespean hartuko du, beran alaba alde batera utzita. Bitartean Flor eta Johnen arteko erlazioa garatuz joango da, nahiz eta hizkuntza arazo izango duten. Hala ere, instintiboki bata bestearenganako ulergarritasun handia erakutsiko dute, biek euren seme-alabenganako maitasuna konpartitzen dutelarik, bestearen jokatzeko modua ulertu eta bien arteko enpatia garatuz joango da .
James L. Brooks zuzendariaren pelikula honek hizkuntzen gainetiko komunikazioa ere eman daitekela erakusten digu. Umorea baliatuz, pertsonaien arteko komunikazioan sortzen diren arazoak azaltzen dizkigu
Spanglishek, hizkuntza mestizo honen bitartez ulergarriago suertatzen direlarik.